XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marinelek sua piztu zuten baina gerturatzen ez zinetenez gero, igerian zuenganaino joatea erabaki nuen.

Ia bertaraino iritsi nintzenean untziak bestaldera jo zuen eta laguntza eske deiadar bakarrik egin ahal izan nuen.

Zuek ez zenidaten entzun eta indarrik gabe eta etsita iritsi nintzen hondartzara.

Baina gaur goizean batel bat guregana inguratzen zela ikusi dudanean nire ahalegina ez zela alferrikakoa izan ohartu naiz.

- Esker itzazu zure seme-alabak eta zu aurkitzeko izan duten itxaropena.

Nik beren irudimen hutsa zela uste nuen atzoko zure deiadarra eta beren gogo itsuagatik izan ez balitz, seguraski, ez nintzen hurbilduko irla honetara - esan zuen Glenarvan-ek.

Bazkal ondoren, marinelak Ayrton lurreratzeko prestatu ziren.

- Irlan gelditzeko asmoan jarraitzen al duzu?- galdegin zion Glenarvan-ek Ayrton-i. - Bai, milord.

- Ohar zaitez hemen inoren komunikapenik gabe bizi beharko duzula.

- Zeure indarrez ez duzu beste itsasertzik harrapatzerik lortuko.

- Badakit, baina hemen geldituko naiz.

- Ongi da. Bakarrik biziko zara baina ez ahaztua.

- Guk badakigu hemen zaudela eta ez zaitugu ahaztuko.

- Biziki eskertzen dizuet.

Laurak alderako dena eginda zegoen.

Marinelek janariak eta armak lurreratu zituzten, eta Ayrton agurtu ondoren, Mangles-ek irtetzeko agindua eman zuen.